Udalekuak

Aurrerantzeko udalekuak abuztuko lehenengo bi asteetan burutzen dira astelehenetik ostiralera. Bi ataletan banatuta daude, atal desberdinak baina osagarriak haien artean.

       – Goizak: udalekuetara apuntatutako haurrekin lanean.

       – Arratsaldeak: begiraleekin lanean.

Goizeetan 10etatik 14etara haurrekin ekintza desberdinak gauzatzen dira (irteerak, tailerrak, igerilekua, jolasak…).

Arratsaldeetan begiraleak dira garrantzitsuenak beraien arteko harremana handituz umeekin egiten duten lana hobeto beteko dutelakoan. Dinamika desberdinak garatzen dira horretarako (ezagutza, kohesioa, konfiantza, komunikazioa, elkarlana…) eta gure ingurune hurbileko (Portugalete) informazioa jasotzen dute.

Proiektu honen helburu nagusiak hauek dira:

       – Aisialdian hezi.

       – 3 eta 17 urte bitartekoentzat espazio bat sortu, herriak eskatua.

       – Aisialdi gune bat eskaini giza desabantailak dituzten portugaleteko haurrentzat.

img-20160805-wa0011