Zorionak gure talde

Gaur Gure Talde -ko lagunek 30. urteurrena ospatzen dute. Jaiaren berri ez duzula izan? Oraindik denbora duzu haiekin ospatzeko. Zorionak Talde!! Jarraitu horrela!! Eta jarraitu dezagun elkarrekin lan egiten!!

UDALEKUEN IZEN-EMATEAK

Familia agurgarriak! Aurtengo udalekuetan ZOZKETARIK EZ dela egongo esateaz asko pozten gara, ume guztiak parte hartzeko aukera izango dute. Ekainaren 9an (egunean zehar) argitararuko ditugu bukaerako zerrendak, mesedez hauek konprobatu ondo egon daitezen. Zuen seme-alaba azkenean ez bada etorriko abisatzea eskertuko genuke.   Gogorazi nahi dizkizuegu hurrengo bilerak ere: Bilera hauek Gazte-gelan ospatuko dira 20:00etan […]

BEGIRALEA IZAN NAHI?

Udako oporrak umez inguraturik pasa nahi dituzu, jolasten eta irteerak egiten? Begirale titulua lortzeko praktikak egin behar dituzu? Abuztuko lehenengo bi asteak, 3tik 17 bitarteko haurrekin itxoiten zaituztegu. Ez izan inolako arazorik lagun edo familiarik ekartzean, zenbat eta gehiago izan orduan eta hobeto pasako dugu.  

Errepelegako VII. belaunaldiartekotasun jardunaldiak

Pasa den ostiralean ERREPELEGAKO VII. BELAUNALDIARTEKOTASUN JARDUNALDIAZ disfrutatu genuen! Dantzak, eskulanak eta nagusi eta txikientzako joku pirata asko! Igel pirataz disfrutatu genuen, rayuelara jolastu genuen, arrainak arrantzatu genituen… Arratzalde ezin hobea! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei! Hurrengora arte! Argazkiak eta bideoak

ZORIONAK AMA LUR ESKAUTAK

Gaur Ama Lur Eskautak lagunek 35. urteurrena ospatzen dute. Jaiaren berri ez duzula izan? Oraindik denbora duzu haiekin ospatzeko. Zorionak Talde!! Jarraitu horrela!!  

DATA BERRIA VII BELAUNALDIARTEKOTASUN JARDUNALDIETARAKO!!

Dakizuen bezala, maiatzaren 5ean ospatzeko ziren belaunaldiartekotasun jardunaldiak bertan behera utzi behar izan genituen eguraldia zela eta. DATA BERRIA DAUKAGU!! Datorren MAIATZAK 26 OSTIRALA 18:00etatik 20:00etara Gorbeamendi enparantzan,bai nagusiak bai gazteok, ondo pasatzeko asmoz ikusiko gara. Espero dugu oraingoan eguraldia gure alde egotea bestela bertan behar utzi beharko genuke aurretiaz jakinaraziz. Altxorra gure zain jarraitzen […]

Udalekuen izen-emateak

Arratsalde on guztioi! Badaukagu UDALEKUETARAKO izen-emateko datak. Aurrerantzeko lokalean eman beharko da inskripzioa, umearen Osakidetzako txartelarekin eta 10 euroekin. Txartela bi aldetatik fotokopiatuta dagoela begiratu entregatu baino lehen! Asteburu bukaera ona izan!!

Uda bizikidetzak

BAI BAI BAI DENBORALDI BERRIAREKIN HASI GARA, UDALEKUEKIN!! Asteburu honetan Aurrerantzeko begiraleok Txabarriko aterpetxean bildu gara udalekuekin hasteko. Iada tematika erabakita daukagu! Hasierako, familien arteko ta bukaerako jaiak bideratzen hasi gara. Formakuntzak, batzarrak… gogor gatoz aurtengo udalekuekin!! Lan ta lan ibili bai baina ondo pasa ere bai. Hemen duzue asteburu osoko lagina. Laster izango duzue […]

BADATOR VII BELAUNALDIARTEKO JARDUNALDIAK ERREPELEGARA!!

Beste urte batez, Barrio proyectua bezala Aurrerantz-ekin eta Villanueva-rekin bat, guztiok batera ospatuko dugu Errepelegako belaunaldiarteko jardunaldiak. Altzorraren bila ibiliko gara eta horretarako Maiatzarean 5ean arratzaldeko 6retatik 8ak arte batuko gara Gorbeamendi emparantzan. Jardunaldi berezia izango da non adin guztietako pertsonal, bai nagusiak bai gazteak, elkarrekin ondo pasatuko dugun sorpresa askorekin. Daukazun adina izanda, BATU […]

Lan jardunaldiak

Gaurko egunean zuzendaritza-kontseilua batu egin gara egun osoko lan jardunaldietan. Hainbat gai landu behar eta hain denbora gutxi zein zapatu batean geratu behar izan dugu. Hala eta guztiz ere, konpainia hobean orduak motz egin zaizkigu. Administrazio gauzei hainbat aurpegi-garbiketa eman diegu. Eta martxan jarri gara udalekuekin!! Gutxi falta da eta jada baditugu datak, laster eskuragarri […]

Partidu bat, helburu bat

Gaur Miribillan egon gara. Egun polita pasa dugu PASeko urteurrena ospatzen, Bilbao Basket bultzatzen. Boluntatik “Partidu bat helburu bat” egitasmotik gonbidatu gaituzte: 2012-13 denboraldiaz geroztik, Bilbao Basket Fundazioak (BBF), boluntarekin elkarlanean, elkartasunaren alde lan egiten du, Bizkaiko gizarte-erakundeen lana bistaratuz. Horretarako, “Partida bat, kausa bat” egitasmoa jarri zen martxan; horri esker, gure inguruko erakunde solidario bat […]