Nortzuk gara

Aurrerantz irabazi asmorik gabeko boluntariotza elkartea da zeinak giza baliabideak eta errekurtso ekonomiko eta materialak erabiltzen dituen aisialdi alternatiboa bultzatzeko. 3 eta 17 urte bitartekoek garrantzitsuenak diren baina ahaztu gabe beraien ingurunea (familia, herria, auzoa…)

2000. urteko udalekuekin gaur egun ezagutzen dugun Aurrerantz sortu bazen ere, ibilbidea askoz luzeagoa da. Urte guzti hauetan zehar inguruko pertsona desberdinen kexa eta ideietatik proiektu berriak landu ditugu. Era honetan udalekuetatik, urte osoko ekintzak burutzera pasatu gara (ludoteka, elkargune, barrio…).

Horrela, apurka-apurka, hazten joan gara eta portugaletetarren etxeetaan sartzea lortu dugu.

Gaur egun martxan ditugun proiektuak dira:

– Barrio                               – Igotzen                               – Ludoteka                               -Udalekuak                               -Negulekuak

Baina beste proiektu batzuekin ere ausartu gara: Elkargune, eraiki, gurasogune…

Ez gaude ideia berriak martxan jartzeko nekatuta, baizik eta hazten jarraitzeko gogoz!!

Tipi Tapa Tipi Tapa AURRERANTZ !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude