Kaixo!

Ikaragarrizko indarrarekin hasi dugu kurtsoa!!

Begirale taldeak gauza berriak frogatzen hasi nahi du haur-gazteriarekin eta no la ez, urtero egiten gabilen bezala, primeran pasatzen.

Udalekuei abuztuan eman genien bukaera baina horrek ez du esan nahi Aurrerantz hemen bukatuko denik! Ludoteka hastear dago, pasa den irailak 30, ostirala, hasierako jaia izan genuen inskripzioekin batera; Barrio norabide berria hartzen dabil eta pasa den urriak 22, zapatua, deialdia irekia egin genuen Errepelega osoarentzat; Igotzen ez du deskantsurik, beti dago begiraleetan pentsatzen; eta nola ez, Negulekuak laster hasiko garela matraila ematen.

Zer ikastaroa hasteko era hobeagorik geure webgunearekin baino? Gauza berriak frogatzea dugu gustoko eta hemen honen adierazgarri. Pixkanaka-pixkanaka gauza berriak jarriko ditugu.

Hau gosegarri bat besterik ez da gosea esnatzen joateko.

Tipi Tapa Tipi Tapa Aurrerantz !