2018

Andrea Ramos, 23 urte:

Bi urte daramatzat Aurrerantz taldean begirale bezala eta bizitako zein ikasitako guztia oso aberasgarria izan da nire formakuntzan eta nire egunerokotasunean. Begirale titulua ateratzen nengoelarik, talde honen barruan zeuden hainbat lagunek izandako esperientzia onak kontatzen zizkidaten, eta azkenean, bertan praktikak egitea erabaki nuen. Bizitako gauza askoren artean, burura etortzen zait nire lehenengo negulekuetan haur batek esan zigun esaldi bat: “gure taldean ez daude mutil begiraleak eta egia esanda ez da inoiz nabaritu”. Gizartean ezarrita eta barneratuta dauden jokabideak ikusita, horrelako komentarioak jasotzea (gure haurretatik batez ere), denbora libreko taldeek daukaten ahalmenaz ohartu izan naiz. Beraz, proeiektu honetan sartzea eta parte hartzea animatzen zaituztet, ez baitzaitu damutuko!

Beatriz Agudo, 21 urte:

Orain dela 5 urte hasi nintzen Aurrerantz-en parte hartzen. Institutuko lagun batek erakunde zoragarri honi buruz hitz egin zidan eta behin esperientzia bizi ondoren urtero errepikatu dut. Guztion artean kooperatzen badugu, erakunde honek komunitatearen onurarako aurrera eramaten dituen ekintza altruista guztiak aurrera eramatea ahalbidetzeko gai izango gara. Eskerrak aukera izan dudala inguru hain aberasgarri batean egoteko, hain anitzak dira egoerak non behin ahuntz baten esnea edateko aukera izan genuen bere gorputzatik zuzenean.

Iker Azkuenaga, 24 urte:

Aurrerantzen 2015eko udatik daramat begirale gisa era ordutik negu eta udaro noa esperientzia berrien bila. Bertako begiralea den lagun batek gomendatu zidan apuntatzea eta ez naiz damutzen izan ere izugarrizko jendea ezagutzeko aukera izan dut begirale eta umeen artean. Elkarte honekin batera lan egitearen gauzarik honena behin zure taldean izan diren umeak begirale egiten direla eta haiekin dinamika berriak egin ditzakezula beti ere haien ume esperientziatik hasita.
Elkarte hau oso ona da edonork nahi duen eran izaten erraztasuna lortzeko, izan ere, inork ez zaituelako inoiz epaituko zure izaeragatik.

Iris Santos, 21 urte:

Pasaden udan hasi nintzen Aurrerantzen, 20 urte nituela, aisialdiko monitore bezala, titulua ateratzen nengoen eta praktikak lekuren baten egin behar nituen. Titulua atertzeko bidean lagunak egin nituen eta haiek Aurrerantz gomendatu zidaten praktikak egiteko.
Hara joan nintzen asko pentsatu gabe. Nire ustez hori izan zen hoberena, Aurrerantzen bizitako momentuak ezin zirelako aurretik imajinatu, hara iristean talde antolatu bat aurkitu nuen, talde lana sustatzen zuena eta errespetuz eta maitasunez tratatzen zuena haien kideak.
Asko gustatu zitzaidan hango giroa eta hori dela eta uda honetan errepikatu egin dut esperientza orain eta paregabea izanez. Izugarrizko gogoak ditut uda iristeko berriz esperientzia berriak bizi ahal izateko, batez ere gustoko dudalako umeak entzutea urtero esanez haien bizitzako udarik onena izan dela.

Irune Muxika, 19 urte:

Ume bezala sartu nintzen 2 urte nituenean, handik aurrera G guztietatik pasatu naiz. Ume bezala amaitzean begirale bezala sartu nintzen taldera, Aurrerantzekin hazi egin naizela esan daiteke. Ludotekan, udan eta neguko hiriudalekuetan aurki nazakezue.                                  Liluragarria da nola aurki ditzakezun zaletasun berdinak dituen jendea, betirako lagunak bihurtzen direnak, bokazioz eta konpresuz betetako pertsonak. Bitxikeria moduan, nahiz eta dinamika eta jolas guztiak txarto atera, Aurrerantz-en dena ondo ateratzen da, hori da benetako magia!

Zigor Ortiz, 29 urte:

Aurreko 3 udak lanean ala atzerrian eman nituen, horrexegatik uda hori desberdina izatea erabaki nuen. Horrela ailegatu nintzen Aurrerantzerantz, lagun baten gonbidapenarekin. 2 urte eman nituen monitore bezala eta pilo disfrutatzeaz aparte, gauza pilo ikasi nituen. Hori dela eta, hurrengo 2 urteak koordinatzaile eman nituen. GENIALA IZAN ZEN! Proiektu desberdinak martxan jarri genituen, beraz, unibertsitatean ikasitako gauzak praktikara eramateko aukera paregabea bihurtu zitzaidan. Gustatuko litzaidake Aurrerantz poliki-poliki hobetzen jarraitzea, bizitzan hontan, dana hobetu ahal delako. Baina dudarik gabe, pozten nau proiektu honen zati txiki bat izatea eta ikustea urteak aurrera joan ahala kriston indarra, energia eta pisua daukala ondiño! Urte hauetan danetarik bizi izan dut eta gende zoragarria ezagutu dut, baina aipagarria da esatea orain irakaslea naizela Aurrerantzen parte hartu dudalako. Ikastolako  lan elkarrizketan aipatu nuen proiektu desberdinak martxan jarri genituela Aurrerantzen (metodologia kooperatiboa, emozioen ezagupena, autoebaluazioa…) eta gurasoekin harreman hurbila izaten  ikasi nuela. Nire ikastolako zuzendariak onartu zidan horrexegatik kontratatu zidatela!

Eskerrik asko Aurrerantz-eko familiako kide izateagatik. ZUEK GABE EZ DELAKO POSIBLE!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude