2017

Ander Fernandez, 27 urte:

whatsapp-image-2016-12-04-at-23-42-19Aurrerantzen 10 urte daramatzat. Ikastolako lagun baten bitartez elkartean sartu nintzen. Haurrekin egotea asko gustoko dut eta udan zerbait desberdina egiteko ekintza aproposena iruditu zitzaidan. Aurrerantz dagoen energia eta poztasunarekin mantentzea espero dut. Anekdota zehatza ez zait bururatzen, baina taldeari esker jende izugarria ezagutu dut eta gaur egungo lagun minak hemen egin ditut.

                                                                                                                                                                                                                           .

Ainara Lijo, 24 urte:

whatsapp-image-2016-12-04-at-21-48-30

2005.urtean, Aurrerantz taldean ume bezala hasi nintzen, bost talde zeudenean. Urte batzuk geroago, begirale moduan 17 urterekin sartu nintzen. 8 urte aisialdian daramatzat, oraindik urte asko geratzen zaizkit hezkuntzan ikasteko eta irakasteko. Eta honekin guztiarekin Aurrerantz hazi egin da, erraldoi bihurtzen ari da, gogoekin eta maitasun osoz biltzen zaituena.
Begirale moduan sartu nahi nuenean, lotsa handia sartu zitzaidan ez nekielako nola eskatu edo zer esan, orduan, aurreko urtean izandako bi begiraleak, igerilekuan ikusi nituenean, haien laguntzarekin, segurtasuna sentitu nuen eta begirale bezala G2an hasi nintzen. Denbora pasatu egin bada arren, nire bihotzeko taupadak tipi tapa tipi tapa erritmora mugitzen dira.
Hona iraganera herri osoa Aurrerantzekin jolastera!

Haizea Angulo, 20 urte:

13041379_1221682397841874_4412443407303558573_oIa 3 urte hasi nintzela aisialdiaren munduan, naiz eta txikitatik beste udalekuetara joan. Aurrerantzen sartu nintzen praktikak egiteko eta monitore titulua izateko. Nire ustez aurrera jarraituko du. Behin umeak izan ziren gazteak gogoz ikusi ditut monitore izateko. Hainbeste dira… Baina, ezin ahaztu eta ikusi zutenek ere ez, praktiketan sartu nintzen urtean monitore guztiak gauez atera ginen. Lasterketa bat egin genuen Santa Maria kalean, joan etorria, eta alako batean, monitore batek ez dakit zer nolako kolpea eman zidan eta lurrera bota ninduen nahi gabe. Brutala, baina epikoa.

Leire Pesquera, 21 urte:

screenshot_2015-11-30-23-16-43_org-telegram-messenger_1448921822007Nahiz eta gaztetan behin udalekuetan izan, Aurrerantzen benetan sartu nintzenean 2015eko martxoan izan zen. Begirale titulua lortzeko, nunbaiten egin behar nituen praktikak. Konturatu nahi izan dudanerako zuzendaritz-kontseiluan nago, ez dut bilera bat bera ere galtzen. Atzera botatzen badut ez naiz ezagutzen, munduan existitu daitekeen neskarik lotzatiena nintzen, bai, gutxitan berriro agertzen den neska hori. Nik bezala, Aurrerantzek ere haziz joan da. Gure aurrekoek egin zuten moduan, gure ondorengoak hezituko ditugu eta espero dut ondorengo hauek katea jarrai dezatela. Izugarrizko gauzak egiten ditugulako gizartean.  Proiektuekin aurrera eginten saiatzen gara eta naiz eta ezustekoak izan, aurrera jarraitzen dugu, izenak dioen bezala. Oroipen pilo ditut baina nabariena ezagutu dudan jendea, egin ditudan adizkideak, txikiek duten energia… Hainbat gauza, ezinezkoa bat nabarmentzea.

Mireia Casanova, 24 urte:

whatsapp-image-2016-12-04-at-21-40-28

2012ko udalekuetan hasi nintzen. Begirale ikastaroan ezagutu nituen kideak komentatu zidaten zer zen Aurrerantz. Ideia pilo bat gustatu zitzaidan eta hortik hurrengo urtera udalekuetan hasi nintzen G4an begirale moduan. Aurrerantz-en egiten dena azaldu zidatenean dudarik gabe baiezkoa  eman nuen. Handik aurrera urtero parte hartzen dut ahal dudan moduan. Urtero proiektuak eraldatzen dira, ni hasi nintzenean udalekuak zeuden bakarrik, gaur egun Barrio, negulekuak, ludoteka…. Hemendik urte batzuetara proiektu interesgarri berriak izango ditugu. Buff anekdota pilo ditut egia esanda jajaj. Horietako bat, udalekuak behin bukatuta eta hilabeteak pasa ondore, txikitxu batek metroan gainera bota zidanean besarkatzeko. Poztu ninduen nitaz gogoratzea, primeran pasatu genuen elkarrekin eta debora pasa zen geroztik. Bizigarria nola baloratzen duten zure lana ikustea.

Unai Lete, 20 urte:

whatsapp-image-2016-12-05-at-16-35-21

Orain dela hiru urte sartu nintzen aisialdi eta denbora librearen munduan, nire herriko elkarte batean klaseko kide batzuekin probatzekotan sartu ginen, eta pertsonalki hain ona izan zen bizipena gaur egun jarraitzen dudala. Bertan aritzen zen lagun batek jendea behar zutela komentatu zidan, eta etorkizun batean irakasle bezala lan egin nahi nuenez, haurren munduan sartzeko aukera bikaina ikusi nuen. Lehen egunetik oso harreman eta konekzio berezia ikusi nuen elkartean. Eta dakigunez, monitoreen arteko harreman onak nabarmenki errazten dute ahurrengan burutzen den lana. Ondorioz, halako atmosfera bizi izan nahi nuen zuzen zuenean. Espero dut gaur egun monitoreen artean sentitzen den nahia eta gogoa irautea, etorkizun batean hona hurbiltzen den jendea gogotsu eta alaitasunez lan egiteko etortzea. Berez ez daukat anekdota zehatz bat, azken finean bizipen ugari dira soilik batekin geratzeko. Baina bai azpimarratuko nuke elkarte honek ikasteko eta langun berriak egiteko aukera bikaina.

Eskerrik asko Aurrerantz-eko familiako kide izateagatik. ZUEK GABE EZ DELAKO POSIBLE!!